Ekainaren 14an Odol Ematearen Mundu Eguna ospatzen dela eta, Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak omenaldia egingo die jendaurrean Bizkaiko 204 odol emaile handiri, joan den urtean 40 / 50 emanaldietara (40 emakumeen kasuan, 50 gizonenean) iritsi izanagatik.

Omenaldia ekainaren 14an egingo da, Deustuko Unibertsitateko paraninfoan, 19:00etan. Bertan, Bizkaiko emaile handiei eta ohorezko emaileei diplomak eta ziurtapen intsigniak banatuko zaizkie.

Halaber, azken urteetan egin ohi denez, oraingoan Ekin enpresari ziurtapen diploma bat emango zaio, azken urteetan odola emateko konpromisoari eginiko ekarpenagatik.

Aurtengo Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) gonbidatua Vicente Ferrer Fundazioa da, kooperazioaren baitan duen eredu eredugarria dela eta.

Omenaldiari amaiera emateko, Artizarra musikaltegiaren emanaldi musikala.

Eta agurtzeko, agape bat eskainiko da unibertsitateko klaustroan.

 

Informazio gehiago:

 

INFORMAZIOA TEL.: 900 303 404                    

 

Webgunea: www.donantes2punto0.eus