Odol emaileak:

Emaile berriak

  • 18 ta 65 urte artean izan.
  • 50 kilo baino gehiago pisatu behar da
  • Odol emateko aldia hiru hilabetekoa da
  • Urtero odol emateko mugak:
  1. 4 aldiz gizonezkoak
  2. 3 aldiz emakumezkoak
  • Odol ematea ez da komenigarri hurrengo 24 orduetan:
  1. Ibilgailu handiak gidatuko baduzu
  2. Lan edo kirol arriskutsuak egingo baduzu.

 

Ohiko emaileak

Fomularioan agertzen diren galdera batzuk:

  • Ondoezen bat izan al duzu, edo egun hauetan osasun-informeren baten zain al zaude?
  • Azalean edo mukosetan inplante, zulaketa edo tatuaiaren bat egin al dizute?
  • Nolabaiteko txertoren bat edo medikazio edo drogaren bat hartu al duzu (naturala nahiz sintetikoa)?
  • Botikaren bat hartu al duzu ahotik, aknea edo psoriasia sendatzeko edo ilea ez erortzeko?
  • Odolik eman al duzu Autonomia Erkidego honetatik kanpo azken 6 hilabeteetan?
  • Jaso al duzu inoiz odol, plasma, plaketa edo odolaren osagai edo eratorri motaren baten transfusiorik?
  • Gaixotasun infekziosorik (hepatitisa, hiesa, barizela...) izan al duzu edo halakoren bat duen inorekin harremanetan egon al zara?
  • Sexu harremanik izan al duzu ezezagun batekin edo arriskuko praktikak egiten dituen inorekin ( prostituzioa, drogamenpekotasuna, promiskuitatea .. ) azken sei hilabeteetan?
  • Egin al duzu bidaiaren bat atzerrira (Europatik kanpo) azken urtean?
  • Erreinu batuan bizi izan al zara 1980-1996 epean, edo izan al duzu inoiz zuk edo zure senideren batek creutzfeld-jakob gaixotasuna? Zu edo zure gurasoetako bat bizi izan al da denbora luzean ekialdeko Europan, Afrikan (iparraldean edo Saharaz hegoaldean), erdialdeko Amerikan edo Hegoamerikan, Asian edo Ekialde Urrunean?
  • Egindako galdeketari dagokionez, zalantzaren bat duzu edo ulertu ez duzun galderaren bat berriro azaltzea nahi al duzu?

 

"18 ta 65 urte artean izan ta 50 kilo baino gehiago pisatu behar."

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Usansolo: TGEEZ-CVTTH - USANSOLO ospitalea
As Uzt 27 @08:30 - 14:00
Donostia-San Sebastián: DONOSTIA:Ps Manuel Lekuona 1 Etorbidea
As Uzt 27 @08:30 - 21:00
Vitoria-Gasteiz: AMBULATORIO OLAGUIBEL
As Uzt 27 @08:30 - 21:00
Mungia: Mungia. Cuartel
As Uzt 27 @09:15 - 14:00
Galdakao: Galdakao Pueblo
As Uzt 27 @09:15 - 14:15
Basauri: Basauri. Autonomia, 3
As Uzt 27 @16:15 - 21:15
Galdakao: Galdakao Pueblo
As Uzt 27 @16:15 - 21:15
Basauri: Basauri San Miguel
As Uzt 27 @16:30 - 21:00
Zumarraga: ZUMARRAGA: Casa cultura Zelai Aristi Kultur etxea
As Uzt 27 @16:30 - 20:10
Lasarte-Oria: LASARTE:Espacio Antonio Mercero Aretoa
As Uzt 27 @16:30 - 20:10
Leioa: LEIOA BOULEVARD
As Uzt 27 @16:30 - 21:00
Amurrio: Osasun Zentroa-Centro Salud
As Uzt 27 @16:45 - 20:00

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube