“Ez dago jendea maitatzea baino ezer artistikoagorik”

Vincent Van Gogh

 

Arabako Odol Emaileen Elkarteak ARTEGORRIAN proiektua osatzen duen artista taldeari bere esker ona azaldu nahi die eta egindako lana goraipatu.

Artea eta bizitza, sorkuntza eta gizarte-partaidetza batzen dituen ekimen aitzindari honek 2018an ezarritako helburuak bete, eta sendotu egin da.

Odol emateak gora egin dute Zabalganan, auzo konprometitua, solidarioa eta parte-hartzailea. ARTEGORRIAN programak odola ematearen inguruan antolatu zituen ekimen ezberdinetan dena eman zuen auzoak eta aurtengo maiatzean berriro parte hartuko duela ziur gaude.

ARTEGORRIAN sorkuntza artistikorako esperientzia izan da, baina hezteko eta kontzientziak mugiarazteko tresna ere izan da. Motibatu, inspiratu, eraldatu, batu eta azken batez, bizitza sortu du ARTEGORRIAN proiektuak.

Eta gaurkoan ere, artearen eta odola ematearen bitartez bizitza sortzen jarraitu nahi dugu, eta horretarako ARTEGORRIAN programaren bigarren edizio honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Gainera, aurtengo ekainean Salburua auzoan ere izango dugu ARTEGORRIAN.