Odol emaileak:

DONA &GO!GOZATU

 

Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak, Bilboko Udalarekin batera, ODOL EMATEAREN XII ASTEA antolatu du Bilbon eta, horretarako, odola emateko unitate mugikor bat jarriko du Bilboko Areatzan, uztailaren 9etik 14era, 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.

 

“DONA AND GO! GOZATU¨lemapean (Eman odola, joan oporretan eta gozatu).Hiru minutuan behin gure ospitaletan badago norbait odola behar duena. Egun batean zeu izan zaitezke.Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen mezua da.

 

  • Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

 

  • EAEn, joan den urtean 86.175 odol emanaldi egin zituzten 55.000 emaile boluntario eta altruistek, eta gure ospitaletako 50.000 gaixo izan ziren horren onura jaso zutenak.

 

Ekainaren 14an Odol Ematearen Mundu Eguna ospatzen dela eta, Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak omenaldia egingo die jendaurrean Bizkaiko 204 odol emaile handiri, joan den urtean 40 / 50 emanaldietara (40 emakumeen kasuan, 50 gizonenean) iritsi izanagatik.

Omenaldia ekainaren 14an egingo da, Deustuko Unibertsitateko paraninfoan, 19:00etan. Bertan, Bizkaiko emaile handiei eta ohorezko emaileei diplomak eta ziurtapen intsigniak banatuko zaizkie.

Halaber, azken urteetan egin ohi denez, oraingoan Ekin enpresari ziurtapen diploma bat emango zaio, azken urteetan odola emateko konpromisoari eginiko ekarpenagatik.

Aurtengo Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) gonbidatua Vicente Ferrer Fundazioa da, kooperazioaren baitan duen eredu eredugarria dela eta.

Omenaldiari amaiera emateko, Artizarra musikaltegiaren emanaldi musikala.

Eta agurtzeko, agape bat eskainiko da unibertsitateko klaustroan.

 

Informazio gehiago:

 

INFORMAZIOA TEL.: 900 303 404                    

 

Webgunea: www.donantes2punto0.eus

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Sin extracciones

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube