Odol emaileak:

Alde biek laguntza-egitasmo bat garatzeko konpromisoa hartzen dute, odolemate gutxi daudenean, Larrialdi-egoeretan edota Osakidetzako Transfusi o eta Giza-ehunen
Euskal Zentroak gure Erkidegoko Ospitalei homitzeko arazoakdituen premiazko egoeretan.

 

PDF-a deskargatu

Odol-emate kanpaina berri bat daukagu Etxaniz Suhiltzailearen Plazako anbulatorioan, "Bilboren bihotzean" izenekoa. Ordutegiak jakiteko sakatu hemen

 

Osasunaren alorrean gehien erabiltzen den esku-hartzeetako bat odoleko osagaien transfusioarena da. Erraz ondoriozta daiteke, beraz, gizartearentzat garrantzitsua dela odol emateak sustatzeko programak ezartzea, eta horiek biztanleen sentsibilizaziorantz zuzentzea, eta ez bakarrik emaile berriak onartzeko, baizik eta jada emaile zirenak fidel bihurtzeko (odola sistematikoki ematerakoan ohiko laguntzailetzat izatea). Odola norberaren borondatez ematea gure erkidegoko 53.000 pertsonak gutxi gorabehera osasuna berreskuratzeko edo bizi baldintzak hobetzeko duten modu bakarra izaten jarraitzen du. Kopuru hau geroz eta handiagoa da urtetik urtera, osasunaren alorra konplexuago bihurtzen joateagatik eta artatutako gaixo kopurua geroz eta handiagoa izateagatik.

ODOL EMATE MOTAK

OHIKO ODOL EMATEA: maiztasun gehien duen eta sinpleena den odol ematea. Kasuen % 80an baino gehiagotan unitate eta bilketa mugikorretan egiten da. Guztira 30 minutu inguru hartzen dituen prozesu batean (osasun azterketa, ematea eta mokadua), 500 ml odol inguru ematen dira.

AFERESI EMATEA: odoleko osagai bat edo bat baino gehiago berariaz ematea. Osagai horietakoren baten kopuru handiagoa lortzea ahalbidetzen du (plaketak normalean) gaixo zehatzentzat, normalean tumoreen aurkako tratamenduetarako. Prozesua apur bat luzeagoa denez, eta ekipo konplexuagoak behar dituenez, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak dituen lurralde egoitzetan egin ohi da.

EMATE AUTOLOGOA: ohiko odol ematearen antzekoa da honakoa, baina gaixoek egiten dute odol emaile osasuntsuek baino, eta beraiek erabiltzeko egiten da egoera jakin batzuetan eta ebakuntza batzuetan. Emate mota honen funtsezko arazoa ebakuntza baino hainbat aste lehenago antolatu behar dela da, eta hori ezin da beti egin, izan ere,
tratamenduan atzerapenak sorrarazten ditu eta horiek ez dira beti gomendagarriak.

2012KO ODOL EMATEEI BURUZKO DATU

ONDORIOAK

  1. Euskal Autonomia Erkidegoa, Europa mailako osasun agintarien gomendio eta konpromisoak jarraituz, gai izan da bere kabuz 2012ko transfusioetarako odoletik eratorritako produktuak eskuratzeko.
  2. Odol emate guztiak altruismoan oinarritzen dira. Borondatez eginikoa da, anonimoa eta ordaintzen ez dena, eta ez dago jatorri familiarreko ematea hura ordezkatzeko.
  3. Emateen adierazleek >46,5 emate / 1000 biztanle / urteko mailak islatzen dituzte batez beste
  4. Emate horietatik guztietatik 200.000 osagai ezberdin inguru landu da, ospitaleetan erabiltze aldera (hematieak, plaketak, plasma, immunoglobulinak, albumina, hemofiliaren aurkako faktoreak...).
  5. Laguntza geroz eta handiagoa izateak orduan eta odol emate gehiago eskatzen du, osasunaren arloak behar bezala funtziona dezan. Odola norberaren borondatez ematea osagai terapeutiko estrategikoak eskuratzeko bide bakarra da, eta gizarte heldutasuneko zeinua da. Urtarrileko eta otsaileko hilabeteak bereziki ahulak dira odol emateetarako,

beraz, bereziki gogorarazten da herritarren lankidetza beharrezkoa dela zentzu horretan.

2013RAKO HELBURUAK

  1. Emate kopurua mantendu, odol beharrak eta odoletik eratorritako osagaien beharrak aurreikusteagatik gure erkidegoan transfusio laguntzaren eskaeraren ondorioz
  2. Emaile berrien kopurua % 15an handitzea, urte honetan 7000 emaile sartuberritara iristeko.

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Usansolo: TGEEZ-CVTTH - USANSOLO ospitalea
Al Urt 24 @08:30 - 14:00
Vitoria-Gasteiz: AMBULATORIO OLAGUIBEL
Al Urt 24 @08:30 - 21:00
Bilbao: Plaza Circular
Al Urt 24 @09:00 - 21:00
Vitoria-Gasteiz: FARMAZI FAKULTATEA.BATZAR ARETOA/FACULTAD DE FARMACIA. SALA JUNTASReuniones
Al Urt 24 @09:00 - 13:30
Vitoria-Gasteiz: JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZEN F./ FAC. ACTIV.FISICA Y DEPORTE
Al Urt 24 @09:15 - 13:30
Bilbao: F.P. Salesianos- Deusto
Al Urt 24 @09:15 - 14:15
Bilbao: Gobierno Vasco - INSS
Al Urt 24 @09:15 - 14:15
Bilbao: Bombero Etxaniz
Al Urt 24 @10:30 - 14:00
Arrigorriaga: Arrigorriaga ambulatorio
Al Urt 24 @16:15 - 21:15
Bilbao: Santutxu - El Karmelo
Al Urt 24 @16:15 - 21:15
Bilbao: Uribarri Zumalakarregi
Al Urt 24 @16:15 - 21:15
Bilbao: Bombero Etxaniz
Al Urt 24 @16:30 - 19:30
Beasain: BEASAIN
Al Urt 24 @16:30 - 20:30
Azkoitia: AZKOITIA:ELKARGUNE
Al Urt 24 @17:00 - 21:00

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube