Odol emaileak:

Zilbor Hesteko Odolaren EAEko Bankuak –Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroaren parte dena– 2017ko uztailaren 10ean CAT Fundazioaren –Transfusio eta Terapia Zelularraren Espainiako Elkartearen (SETS) eta Hematologia eta Hemoterapiaren Espainiako Elkartearen (SEHH) mende dagoena, eta Transplanteen Erakunde Nazionalaren (ONT) bermea duena– ZIURTAGIRIA jaso du. Horrek adierazten du Zilbor Hesteko Odolaren EAEko Bankuaren kalitate-kudeaketarako sistemak eta prozedura operatiboak ebaluatuak izan direla eta zilbor-hestearen Progenitore Hematopoietikoak eskuratzeko, prozesatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko estandarrak betetzen dituztela (CAT 2007 Estandarrak).

Horrenbestez, ziurtagiri horrek Gurutzetako, Basurtuko, Arabako eta Donostia unibertsitate-ospitaletako zein Bizkaiko Quirón ospitaleko zilbor-hesteko odola eskuratzeko unitateak ere barne hartzen ditu. Ziurtagiria lortzeko, garrantzitsua izan da Transplanteen Koordinazioaren lankidetza.

Zilbor Hesteko Odolaren EAEko Bankua Espainiako estatuan dauden mota horretako sei bankuetako bat da, eta nazioartean banatzen ditu transplanterako unitateak, Carreras Fundazioak kudeatzen duen Espainiako Hezur Muinaren Emaileen Espainiako Erregistroak (REDMO) koordinatuta..

Atzo Eusko Jaurlaritzako osasun-sailburuden Jon Darpon, odol sustapenaren kanpaina aurkeztu zuen “EMAN ODOLA, nigan bizi/ DONA SANGRE, vive en mí”  goiburuarekin, odol sustapena  indartzeko udatik irailaren bukaerararte.

 

http://m.deia.com/2017/07/19/sociedad/euskadi/darpon-anima-a-mantener-las-donaciones-de-sangre-en-verano

Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak, Bilboko Udalarekin batera, ODOL EMATEAREN XI ASTEA antolatu du Bilbon eta, horretarako, odola emateko unitate mugikor bat jarriko du Bilboko Areatzan, uztailaren 10etik 15era, 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.

 

“DONA AND GO! GOZATU¨lemapean (Eman odola, joan oporretan eta gozatu). Hiru minutuan behin gure ospitaletan badago norbait odola behar duena. Egun batean zeu izan zaitezke. Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen mezua da.

 

·       Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

 

·       EAEn, joan den urtean 86.142 odol emanaldi egin zituzten 55.000 emaile boluntario eta altruistek, eta gure ospitaletako 50.000 gaixo izan ziren horren onura jaso zutenak.

 

 

Zer egin behar dut odola emateko?

 

1. Odola emateko nahia adierazi odola jasotzeko ditugun unitate mugikorretan.

2. Osasun galdetegi bat irakurri eta bete.

3. Odola emateko unitateko medikuak emailearen tentsio arteriala, pultsua eta hemoglobina neurtuko ditu eta odola emateko betekizunen gaineko edozein zalantza argituko du.Dena ondo egonez gero:

4. Erizainak odola aterako du. 8 eta 10 minutu bitartean irauten du horrek.

5. Odol emanaldia amaituta, bi minutuz atsedenean egon beharko da eta likido asko edan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Tel.:900 303 404

www.donantes2punto0.eus

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Sin extracciones

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube