Odol emaileak:

ARTEGORRIAN, bigarren urte honetan ere, arte-erakusketa kolektiboa partaidetza transbertsaleko proposamen bat da.

Arabako Odol Emaileen Elkartea, arte plastikoetako eta eszenikoetako bertoko hirurogei artistekin batera, elkartu egin dira arazo bihur litekeen kezka bat ikustarazteko: Odola ematea, eta oso garrantzitsua dena ere, odol emaileen kopurua handitzea.

Artea eta kultura abiapuntu hartuta, eta horien lengoaia unibertsala baliatuz, elkartasuna piztu nahi dugu herritarren artean, bizitzeko ezinbestekoa den likido honen gabeziaren berri emanez. Kontziente izan behar dugu keinu altruista batek bizitzak salba ditzakeela, eta, apika, hiretako bat gurea izan daitekeela. Argazkiak, margolanak, eskulturak, euskarri edo teknika mistoak izango ditugu ikusgai, hari nagusi baten inguruan antolatuta, iruditeria eta adierazpenen multzo bat sortzeko, artista hauen sentimenduen eta baterako lanaren bidez.

ARTEA ZURE ZAINETAN

Erakusketarako Zabalgana Gizarte etxearen eremu publikora bueltatu gara, jarraian Zabalganako Osasun-zentrora joango gara eta bukatzeko, aurten lehengo aldiz, artelanak Salburuako Gizarte etxera ere eramango ditugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu I.R.S.E. deritzon programari, Zabalganako Kaleko hezitzaileena, bizilagunen elkarteari eta familiei eta batez ere Mariturri Ikastetxeari; izan ere, bertoko laurehun umek ezin pozago hartu baikaituzte, sormenetik abiatuta pintura eta musika lan kolektiboak eginez eta horiek zabalduz, aurtengoan berriro ere euren babesa azaltzeko.

HANDICAP rock-taldeak kultur proiektu honi gure aurkezpena egingo dio. ABENDAÑO DANTZA TALDEAk eta ANE CACHO abeslariak ARTEGORRIAN zabalduko dute. CLOCHE abesbatza, TXIRIBUELTA zirko eskola, Loli Garciaren musika eta poesia errezitaldia, Adrian Moreno eta Juanma Pascual-en emanaldiek proiektuan zehar lagunduko gaituzten. ARTEGORRIAN proiektuaren amaiera Salburua Gizarte etxean izango da, non olerkari eta mimoa, Angela Serna eta Kerarta Ruiz, “VISITA DE TU CONCIENCIA” (Angela Sernak idatzi eta zuzendutakoa) saioaren bertsio berrituarekin liluratuko gaituzten. Amaiera bikaina emango diote Kultur proiektu honi.

Bestalde, Aitoria Salazar, Patricia Furlonp, dani Rivas eta Pilar Barcok beren ikuspegia eskainiko digute argazkilaritzaren bidez.

Lola Rodriguez, Manu Pérez de Arrilucea, Koldo Gojenola, Mariam Rodríguez, Estibaliz Vera, Javier Alonso, Elena Dominguez, Oihana Agirre, Amaia Camoeiras, Karol Fernadaz, Andoni Robles, Jesús iturriza, Mantxu Montenegro eta María José Lojo pintura, eskultura eta teknika ezberdinen bitartez mintzatuko zaizkigu.

Guztion onerako ideia baten alde elkartu dira denak: “ODOLA EMATEA”

Zatoz gurekin.

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Vitoria-Gasteiz: AMBULATORIO OLAGUIBEL
Al Eka 24 @08:30 - 21:00
Barakaldo: Parroquia San Jose
Al Eka 24 @16:30 - 21:00
Bilbao: Bombero Etxaniz
Al Eka 24 @16:30 - 19:00
Sopelana: Plaza del Ayuntamiento
Al Eka 24 @16:30 - 21:00
Otxandio: UDALAKO PLAZA AYUNTAMIENTO. AUTOBUSA-AUTOBÚS
Al Eka 24 @16:30 - 20:15
Donostia-San Sebastián: CL. Manuel Lekuona, 1 - bajo
Al Eka 24 @16:30 - 20:30
Bermeo: Lamera, Bermeo
Al Eka 24 @17:00 - 20:30
Ataun: J.M.BARANDIARAN ESKOLA
Al Eka 24 @19:00 - 21:00

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube