DONA &GO!GOZATU
Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak, Bilboko Udalarekin batera, ODOL EMATEAREN XII ASTEA antolatu du Bilbon eta, horretarako, odola emateko unitate mugikor bat jarriko du Bilboko Areatzan, uztailaren 9etik 14era, 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.
“DONA AND GO! GOZATU¨lemapean (Eman odola, joan oporretan eta gozatu).Hiru minutuan behin gure ospitaletan badago norbait odola behar duena. Egun batean zeu izan zaitezke.Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen mezua da.
- Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).
- EAEn, joan den urtean 86.175 odol emanaldi egin zituzten 55.000 emaile boluntario eta altruistek, eta gure ospitaletako 50.000 gaixo izan ziren horren onura jaso zutenak.