Odol emaileak:

Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak, Bilboko Udalarekin batera, ODOL EMATEAREN XI ASTEA antolatu du Bilbon eta, horretarako, odola emateko unitate mugikor bat jarriko du Bilboko Areatzan, uztailaren 10etik 15era, 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.

 

“DONA AND GO! GOZATU¨lemapean (Eman odola, joan oporretan eta gozatu). Hiru minutuan behin gure ospitaletan badago norbait odola behar duena. Egun batean zeu izan zaitezke. Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen mezua da.

 

·       Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

 

·       EAEn, joan den urtean 86.142 odol emanaldi egin zituzten 55.000 emaile boluntario eta altruistek, eta gure ospitaletako 50.000 gaixo izan ziren horren onura jaso zutenak.

 

 

Zer egin behar dut odola emateko?

 

1. Odola emateko nahia adierazi odola jasotzeko ditugun unitate mugikorretan.

2. Osasun galdetegi bat irakurri eta bete.

3. Odola emateko unitateko medikuak emailearen tentsio arteriala, pultsua eta hemoglobina neurtuko ditu eta odola emateko betekizunen gaineko edozein zalantza argituko du.Dena ondo egonez gero:

4. Erizainak odola aterako du. 8 eta 10 minutu bitartean irauten du horrek.

5. Odol emanaldia amaituta, bi minutuz atsedenean egon beharko da eta likido asko edan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Tel.:900 303 404

www.donantes2punto0.eus

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Usansolo: TGEEZ-CVTTH - USANSOLO ospitalea
As Mai 21 @08:30 - 14:30
Donostia-San Sebastián: CL. Manuel Lekuona, 1 - bajo
As Mai 21 @08:30 - 13:30
Vitoria-Gasteiz: AMBULATORIO OLAGUIBEL
As Mai 21 @08:30 - 21:00
Vitoria-Gasteiz: MERCEDES BENZ. NAVE SUR
As Mai 21 @09:00 - 13:30
Bilbao: Plaza Circular
As Mai 21 @09:15 - 14:00
Mungia: Arteche
As Mai 21 @09:15 - 14:00
Lekeitio: Plaza de la Independentzia
As Mai 21 @09:30 - 13:30
Alegría-Dulantzi: CALLE ARRABAL KALEA. AUTOBUS- AUTOBUSA
As Mai 21 @16:15 - 20:30
Basauri: Basauri. Autonomia, 3
As Mai 21 @16:30 - 21:00
Donostia-San Sebastián: CL. Manuel Lekuona, 1 - bajo
As Mai 21 @16:30 - 20:30
Ortuella: Catalina Gibaja, Ortuella
As Mai 21 @16:30 - 21:00
Gallarta: Ambulatorio, Gallarta
As Mai 21 @16:30 - 21:00
Lekeitio: Plaza de la Independentzia
As Mai 21 @17:00 - 20:30
Lazkao: kultur etxea
As Mai 21 @18:00 - 20:30
Donostia-San Sebastián: Plazara goaz/Baso Txiki 29
As Mai 21 @18:30 - 20:30

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube