Odol emaileak:

Espainiako Ehun Bankuen Elkarteak XV. Biltzarra egin du Bilbon, ekainaren 8tik 10era, Santos andrea, Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Ehunen arduraduna, lehendakari.  Bi egun eta erdi horietan, Bilbon, giza ehunak lortzean, prozesatzean eta transplantatzean inplikatuta dauden profesional ugari elkartu dira, direla ehun-bankuetako langileak, transplanteen koordinatzaileak, traumatologoak, oftalmologoak eta transplanteekin lotutako beste espezialista batzuk. Terapia zelularreko goi-mailako ikertzaileek ere parte hartu dute. Biltzarraren inauguraziora Transplanteen Erakunde Nazionaleko zuzendari berria, Beatriz Dominguez-Gil, agertu zen, eta giza ehunen transplanteak egun duen eta etorkizun hurbilean izango duen garrantzia ez ezik, gure herrialdean ehun-bankuek duten maila zientifiko handia ere aipatu zuen.

 

Programa zientifikoak ehun-bankuen inguruko gaurkotasunezko hainbat gai hartu ditu barnean, oso gai garrantzitsuak ardatz hartuta, hala nola garatzen ari diren lege-, arau- eta erregulazio-alderdiak, terapia zelularra, kornea-transplantearen oraingo eta etorkizuneko erronka berriak, benetako erabilera eta jarraibideak praktika klinikoan, teknologia berrien aplikazioa (esaterako, 3D inpresioa eta ehunak deszelularizatzea), kalitate-kontrolak eta bereziki ehun-inplanteen segurtasun mikrobiologikoarekin lotutakoak.

 

Kongresuan, TRANSFUSIO ETA GIZA-EHUNEN EUSKAL ZENTROAK aurkeztutako lana saritu dute:

IZENBURUA:  PUBERTAROAREN AURRETIK MINBIZIA EDO SINDROME GENETIKOAK DITUZTEN HAURREK UGALKORTASUNA MANTENTZEKO PROGRAMA. ZELULA AMA ESPERMATOGENIKOEN IN VITRO KULTIBOA OPTIMIZATZEA. Egileak: Ane Orrantia, Lara Herrera, Juan Manuel Salcedo, Adrián García, Antonia Expósito, María Díaz Núñez, María Iglesias, Begoña Prieto, Roberto Matorras, Ricardo López-Almaraz, Itziar Astigarraga, José Luis Blanco, Asunción Azpeitia, Ans van Pelt, Clara Rodríguez, Silvia Santos, Miguel Ángel Vesga, Cristina Eguizabal.

Kongresuaren inaugurazioa, ezkerretik eskuinera:

Anna Vilarrodona Doktorea - Espainiako Elkartearen Ehun Bankuen Lehendakaria eta Bartzelonako Odol eta Ehun bankuaren mediku arduraduna.

Roberto Ibarretxe Jauna - Antolatzaile- Komitearen Lehendakaria. Trasfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Zuzendari Gerentea - Osakidetza

Silvia Santos Doktorea - Zientifiko Komitearen Antolatzaile eta Lehendakaria. TGEEZren Giza Ehunen  bankuaren arduraduna - Osakidetza.

Beatriz Dominguez Gil Doktorea - Trasplante Nazional Erakundearen Zuzendaria.

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Usansolo: TGEEZ-CVTTH - USANSOLO ospitalea
As Mai 21 @08:30 - 14:30
Donostia-San Sebastián: CL. Manuel Lekuona, 1 - bajo
As Mai 21 @08:30 - 13:30
Vitoria-Gasteiz: AMBULATORIO OLAGUIBEL
As Mai 21 @08:30 - 21:00
Vitoria-Gasteiz: MERCEDES BENZ. NAVE SUR
As Mai 21 @09:00 - 13:30
Bilbao: Plaza Circular
As Mai 21 @09:15 - 14:00
Mungia: Arteche
As Mai 21 @09:15 - 14:00
Lekeitio: Plaza de la Independentzia
As Mai 21 @09:30 - 13:30
Alegría-Dulantzi: CALLE ARRABAL KALEA. AUTOBUS- AUTOBUSA
As Mai 21 @16:15 - 20:30
Basauri: Basauri. Autonomia, 3
As Mai 21 @16:30 - 21:00
Donostia-San Sebastián: CL. Manuel Lekuona, 1 - bajo
As Mai 21 @16:30 - 20:30
Ortuella: Catalina Gibaja, Ortuella
As Mai 21 @16:30 - 21:00
Gallarta: Ambulatorio, Gallarta
As Mai 21 @16:30 - 21:00
Lekeitio: Plaza de la Independentzia
As Mai 21 @17:00 - 20:30
Lazkao: kultur etxea
As Mai 21 @18:00 - 20:30
Donostia-San Sebastián: Plazara goaz/Baso Txiki 29
As Mai 21 @18:30 - 20:30

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube