Odol emaileak:

Ekainaren 14an Odol Ematearen Mundu Eguna ospatzen dela eta, Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak omenaldia egingo die jendaurrean Bizkaiko 246 odol emaile handiri, joan den urtean 40 / 50 emanaldietara (40 emakumeen kasuan, 50 gizonenean) iritsi izanagatik, eta ohorezko 43 emaileri, joan den 2016an 75 /100 emanaldietara (75 emakumeen kasuan eta 100 gizonenean) iritsi izanagatik.

Omenaldia ekainaren 14an egingo da, Deustuko Unibertsitateko paraninfoan, 19:00etan. Bertan, Bizkaiko emaile handiei eta ohorezko emaileei diplomak eta ziurtapen intsigniak banatuko zaizkie.

Halaber, azken urteetan egin ohi denez, oraingoan Petronor enpresari ziurtapen diploma bat emango zaio, azken 40 urteetan odola emateko konpromisoari eginiko ekarpenagatik.

 Aurten, GKE gonbidatua FEDER (Federación Española de Enfermedades Raras) federakundea izango da, ezohiko gaixotasunek kaltetutakoen eta hauen senideen alde egiten duen ordezkaritza lanagatik.

Omenaldiari amaiera emateko, “Oliver” Magoaren emanaldia.

Eta agurtzeko, agape bat eskainiko da unibertsitateko klaustroan.

 

Informazio gehiago:

 

INFORMAZIOA TEL.: 900 303 404           Alvaro Larrea dok.; tel.: 660 81 84 66         

 

Webgunea: www.donantes2punto0.eus

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Vitoria-Gasteiz: AMBULATORIO OLAGUIBEL
Al Eka 24 @08:30 - 21:00
Barakaldo: Parroquia San Jose
Al Eka 24 @16:30 - 21:00
Bilbao: Bombero Etxaniz
Al Eka 24 @16:30 - 19:00
Sopelana: Plaza del Ayuntamiento
Al Eka 24 @16:30 - 21:00
Otxandio: UDALAKO PLAZA AYUNTAMIENTO. AUTOBUSA-AUTOBÚS
Al Eka 24 @16:30 - 20:15
Donostia-San Sebastián: CL. Manuel Lekuona, 1 - bajo
Al Eka 24 @16:30 - 20:30
Bermeo: Lamera, Bermeo
Al Eka 24 @17:00 - 20:30
Ataun: J.M.BARANDIARAN ESKOLA
Al Eka 24 @19:00 - 21:00

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube