Odol emaileak:

Pasa den ekainaren 3an Elorrioko “Odol-Alai” odol-emaile elkartearen 50.urteurrena ospatu genuen.

Programatutako ekitaldietan, beren lehen odol-ematearekin proiektu hau martxan jarri zuten 59 pertsonei omenaldia egin zitzaien.

Horretarako, Elorrioko Arriola Kultur Aretoan bildu ginen eta aipatutako omenaldiaz aparte, azken mende erdian beren odol-emateekin proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak emoteko aprobetxatu genuen.

Bertan, Jaime Bolinaga (Odol-Alai), Álvaro Larrea (Dosanbiz), Asier eta Lierni (organo hartzaileak) eta Idoia Buruagak (Elorrioko alkatea) parte hartu zuten. Ekitaldi oso zehatza, hunkigarria, eta zuzena izan zen. Ospakizunean, besteak beste, oparien banaketa eta bideo eta musika emanaldiak egon ziren eta honek, giro atsegina sortzen lagundu zuen.

Ondoren, parte hartzaile guztiok, trikitilariekin batera, odol-emaileei zuzendutako monolitora hurbildu ginen. Bertan, Carmelo Soriak oroitzapenezko plaka bat deskubritu zuen eta ohorezko aurrezku bat dantzatu zen.

Egunari amaiera ezin hobea emateko, eliza atariko eskaileretan talde argazki bat atera genuen eta jarraian, lunch bat eskeini zen frontoiko karpan bertan bildutako guztientzat.

Bukatzeko, beste delegazio batzuetako ordezkariei ospakizun honetara etorri izana eskertu nahi diegu eta aurrerantzean, honelako ekitaldiak ilusioz antolatzera animatu nahi ditugu; jendeak eskertu egiten du, ondo pasatzen du eta azken finean, guztiok batzen gaituen zerbait delako.

 

Agur bero bat,

Josean Uriarte

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Vitoria-Gasteiz: AMBULATORIO OLAGUIBEL
Or Urt 18 @08:30 - 21:00
Bilbao: Plaza Circular
Or Urt 18 @09:15 - 14:00
Sestao: Alameda Las Llanas, Plaza Kasko
Or Urt 18 @09:15 - 14:00
Bilbao: Pl. MOYUA
Or Urt 18 @09:15 - 14:00
Vitoria-Gasteiz: Gasteiz´ko udala - Ayuntamiento Vitoria . San Martin. Autobús
Or Urt 18 @09:15 - 13:30
Usansolo: TGEEZ-CVTTH - USANSOLO ospitalea
Or Urt 18 @09:30 - 13:30
Bilbao: Bombero Etxaniz
Or Urt 18 @10:30 - 14:00
Bilbao: Bombero Etxaniz
Or Urt 18 @16:30 - 19:30
Sestao: Alameda Las Llanas, Plaza Kasko
Or Urt 18 @16:30 - 21:00
Balmaseda: Junto a Frontón
Or Urt 18 @16:30 - 21:00
Astrabudua: Astrabudua, Plaza Mendiguren
Or Urt 18 @16:30 - 21:00
Lanciego/Lantziego: AUTOBUSA-AUTOBÚS
Or Urt 18 @17:00 - 20:00
Elgoibar: Ambulatorio Bernardo Ezenarro, 13
Or Urt 18 @18:30 - 20:30
Zegama: Olaran Zentrua/Centro Olaran
Or Urt 18 @18:30 - 20:30

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube