Odol emaileak:

“Covadonga” Asturias-eko Zentroak, urtero bezala “Santina de Covadonga”-ko jaia ospatu du eta  aurtengoan Arabako Odol Emaileok hartu dugu Zilarrezko Garaia.

Mila esker Asturias-eko Zentroko bazkideei eta zorionak Arabako Odol Emaile guztiei!

 

Un año más, el Centro Asturiano “Covadonga” de Vitoria-Gasteiz ha celebrado la fiesta de “La Santina de Covadonga” y en esta ocasión los Donantes de Sangre de Álava hemos recibido el Hórreo de Plata, como reconocimiento a la labor que venimos realizando en el territorio.

Muchísimas gracias a todos los socios y socias del Centro Asturiano y felicidades a todas y todos los Donantes de Sangre de Álava.

“Ez dago jendea maitatzea baino ezer artistikoagorik”

Vincent Van Gogh

 

Arabako Odol Emaileen Elkarteak ARTEGORRIAN proiektua osatzen duen artista taldeari bere esker ona azaldu nahi die eta egindako lana goraipatu.

Artea eta bizitza, sorkuntza eta gizarte-partaidetza batzen dituen ekimen aitzindari honek 2018an ezarritako helburuak bete, eta sendotu egin da.

Odol emateak gora egin dute Zabalganan, auzo konprometitua, solidarioa eta parte-hartzailea. ARTEGORRIAN programak odola ematearen inguruan antolatu zituen ekimen ezberdinetan dena eman zuen auzoak eta aurtengo maiatzean berriro parte hartuko duela ziur gaude.

ARTEGORRIAN sorkuntza artistikorako esperientzia izan da, baina hezteko eta kontzientziak mugiarazteko tresna ere izan da. Motibatu, inspiratu, eraldatu, batu eta azken batez, bizitza sortu du ARTEGORRIAN proiektuak.

Eta gaurkoan ere, artearen eta odola ematearen bitartez bizitza sortzen jarraitu nahi dugu, eta horretarako ARTEGORRIAN programaren bigarren edizio honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Gainera, aurtengo ekainean Salburua auzoan ere izango dugu ARTEGORRIAN.

Zergatik eman?

Eman ahal dut?

Non eman?

Gaur odola eman ahal duzu ...

Vitoria-Gasteiz: AMBULATORIO OLAGUIBEL
Al Urr 21 @08:30 - 21:00
Bilbao: Plaza Circular
Al Urr 21 @16:30 - 21:00
Barakaldo: Parroquia San Jose
Al Urr 21 @16:30 - 21:00
Portugalete: Repelega Ambulatorio
Al Urr 21 @16:30 - 21:00
Donostia-San Sebastián: ALTZA KASKO. Altza Herri Ikastetxea / Colegio Público
Al Urr 21 @18:30 - 21:00

Mugikorrerako aplikazioak

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak, ekimen honen bidez, ohiko emaileek Euskadin odola non eman dezaketen jakitea eta euren emanaldiei buruzko kontrola eraman ahal izatea du helburu

 

 

Facebook-en jarraitu dezakegu ...

Twitter Facebook Youtube