
Emaile berriak
- 18 ta 65 urte artean izan.
- 50 kilo baino gehiago pisatu behar da
- Odol emateko aldia hiru hilabetekoa da
- Urtero odol emateko mugak:
- 4 aldiz gizonezkoak
- 3 aldiz emakumezkoak
- Odol ematea ez da komenigarri hurrengo 24 orduetan:
- Ibilgailu handiak gidatuko baduzu
- Lan edo kirol arriskutsuak egingo baduzu.
Ohiko emaileak
Fomularioan agertzen diren galdera batzuk:
- Ondoezen bat izan al duzu, edo egun hauetan osasun-informeren baten zain al zaude?
- Azalean edo mukosetan inplante, zulaketa edo tatuaiaren bat egin al dizute?
- Nolabaiteko txertoren bat edo medikazio edo drogaren bat hartu al duzu (naturala nahiz sintetikoa)?
- Botikaren bat hartu al duzu ahotik, aknea edo psoriasia sendatzeko edo ilea ez erortzeko?
- Odolik eman al duzu Autonomia Erkidego honetatik kanpo azken 6 hilabeteetan?
- Jaso al duzu inoiz odol, plasma, plaketa edo odolaren osagai edo eratorri motaren baten transfusiorik?
- Gaixotasun infekziosorik (hepatitisa, hiesa, barizela...) izan al duzu edo halakoren bat duen inorekin harremanetan egon al zara?
- Sexu harremanik izan al duzu ezezagun batekin edo arriskuko praktikak egiten dituen inorekin ( prostituzioa, drogamenpekotasuna, promiskuitatea .. ) azken sei hilabeteetan?
- Egin al duzu bidaiaren bat atzerrira (Europatik kanpo) azken urtean?
- Erreinu batuan bizi izan al zara 1980-1996 epean, edo izan al duzu inoiz zuk edo zure senideren batek creutzfeld-jakob gaixotasuna? Zu edo zure gurasoetako bat bizi izan al da denbora luzean ekialdeko Europan, Afrikan (iparraldean edo Saharaz hegoaldean), erdialdeko Amerikan edo Hegoamerikan, Asian edo Ekialde Urrunean?
- Egindako galdeketari dagokionez, zalantzaren bat duzu edo ulertu ez duzun galderaren bat berriro azaltzea nahi al duzu?